XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) APIO-ARBIA: Erroa edo burua egiten du zabal-zabala.

Kilo bat pisatzera iritxi diteke.

Apioa bezelaxe etorri eta azten da; baiña bizi motxagoa du, ostoetako adarrak txikiagoak, barrendik utsak eta mikatzak.

Martxotik maiatzera bitartean ereiten da azitegietan eta maiatzetik ekainaren azkenera arte aldatu.

Aldaketa landaretik landarera 40 zm. ko tartea utziz egiten da.

3) KALABAZA: Bizkaian egiten da asko, eta errez saltzen da, neguan batipat, orregatik bilduta gero, jaso egiten dute negura arte.

Leen aipatu genuen KALABAZINA bezela lantzen da, baiña tartean beste landare batzuk ere jarri ditezke, oso bakan erein bear baita.

4) ESPARRAGOA, edo FRANTZESPORRUA da emengo giroan sortu ditekeen beste landare bat, ondar lurra bear du eta urak errez ies egiteko modua.

Badira beste barazki asko ere, baiña nola jendeak ez dituen ezagutzen eta ez dakien jan ditezkeenik ere, ezin egin dira sail aunditan, esperimentu bezela baizik.

Batzuk aipatzeko.

MAAIRAKO ARBIAK, AZA-ARBIAK, AZA-LUTXARBIAK, =mLl=UA, APOPERREXILLA, SALTXIPIA, TXINAKO AZA, ERRUIBARBOA, ARTAGOZOA, ITURBELARRA, TIPULIÑA, eta TIPULATXOA, KANTALUPO-ko MELOIA eta abar.

Barazki auen guztien azia, ortara jarrita dauden azietxetatik erosi liteke, eta barazkiok ez dute gaiñera mueta bakar batzuk besterik izaten.